XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bandaluxka.

Olaeta herriska politean aritzen dira mutilak Bandaluxka izeneko jolas honetan.

Mutil bat hasten da beste baten ondotik korrika.

Harrapatu eta gero, biek elkarri eskuak emanda, hirugarren baten bila dabiltza; hirurak, laugarren baten bila; laurak, bosgarrenaren bila, eta honela, gero eta gehiago harrapatu artean.

Hogei lagun baldin badira, hemeretzi elkartuek hogeigarrena harrapatzen dutenean, hogeigarren hauxe hasten da berriro, eta bakar-bakarrik, bigarren baten bila.

Saltzai izena ematen zaio lehendabizi eta bakarrik hasten denari.